Haz clic en la imagen para ampliarla
BOST AKASTUNAK
Bost lagun xelebre dira bost akastunak: lehena zuloz beterik dago; bigarrena, bitan tolesturik, gutun bat bezala bidaltzeko prest; hirugarrena, belaxka bera, logaleturik beti. Laugarrena buruz behera dabil, eta aurpegira begiratzeko hankaz gora jarri behar. Eta bosgarrenaz zer esan, okerra da goitik behera: kalamidade hutsa. Elkarrekin bizi dira bost bitxikeria eder horiek: bistan denez, etxe kalamastra batean. Eta zer egiten dute? Egin, egiaz, ezertxo ere ez... Harik eta halako batean, naturaz gaindiko zigor bat bezala, haien artera norbait ailegatzen den arte: Bikaina. Beatrice Alemagnaren liburu zoragarri bat, inperfekzioari eta ergelkeriari buruzkoa, akatsez beterik ere bizitza bikain bizitzeko.