Haz clic en la imagen para ampliarla
KROKODILOA
Goizean, edozein hiritan, milaka pertsona jaikitzen dira, gosaltzen dute eta egunari ekiteko prestatzen dira. Liburu honetako heroi txikia, krokodilo berde bat, ez da salbuespen. Hurbiletik segituko diogu etxeko keinu ohikoetan, lehenik, eta etxetik kanpo, ondoren: auzoko espaloitik lagunduko diogu, garraio publikoan igoko gara berarekin, erakusleihoen aurrean geratuko gara eta gozotegien eta erretegien usain goxoak adituko ditugu... Harik eta helmugara iritsi arte. Ñabarduraz beteriko eta hitzik gabeko liburu ikusgarri honetan, Giovanna Zobolik gidoigintzarako eta Mariachiara Di Giorgiok ilustraziorako duten talentu itzela agerian geratzen da.