Haz clic en la imagen para ampliarla
PEN INTERNATIONAL
Zer zeregin izan zuen PEN erakundeak giza eskubideen kontzeptuari esanahia emateko garaian, Nazio Batuek 1948an lehen aldiz erabili aurretik ere? Nola garatu zituen PEN erakundeak adierazpen-askatasunaren inguruko oinarrizko ideiak? Eta hizkuntza eta literatura guztien arteko berdintasunaren ingurukoak? Liburu honek historiako pasarte gogoangarri bat dakar-kigu. Bertan, mundu osoko idazleek egindakoa kontatzen da: nola jarri zituzten literaturaren goresmena eta adierazpen-askatasunaren defentsa zapalketaren eta izuaren aurkako giza borrokaren erdigunean. PEN kasuetako idazle apartek, bada, egundoko kemena izan zuten, hala nola Federico García Lorca, Stefan Zweig, Musine Kokalari, Wole Soyinka, Salman Rushdie, Ngugi wa Thiongo, Anna Politkovskaia, Hrant Dink eta Svetlana Aleksievitx idazleek. PEN 1921ean sortu zen Londresen, idazleen arteko lagun-tasuna, lankidetza intelektuala eta trukea sustatzeko asmoz. Geroztik, mundu osora zabaldu da idazle-sarea, 100 herrialdetik gorako komunitatea eratu arte, eta 100 urte eman ditu lanean literatura guztiak inolako salbues-penik gabe goresteko eta adierazpen-askatasuna babesteko helburuarekin. Nazioarteko PEN erakundearen historia azaltzeaz gainera, azken atalean Euskal PENen berri ematen zaigu, edizio honetarako berariaz idatzia.