Haz clic en la imagen para ampliarla
SUAK ETA HAUTSAK
Frantziako estatutik maiz heltzen zaizkigu herri mugimenduen oihartzunak: greba eta blokatze luzeak; antolakundeek gidatzen ez dituzten protesta sozialak, feministak eta arrazakeriaren kontrakoak; kale borroka aldirietan eta hirietan; klimaren inguruko mobilizazioak; eta, berrikitan, ZAD edo babestu beharreko guneak. 1789ko eta 1848ko iraultzak iturburu dituen erresuman, Estatuak mespretxuz, errekuperazio saiakeraz eta oroz gainetik bortizkeria militar eta judizialez erantzun izan die protestariei. Kale itsutik ateratzeko, matxinoek hainbat egin molde eta perspektiba atondu dituzte, eztabaida sutsuen bidez eta dinamiketara batzen ari den belaunaldi berriaren bultzadarekin. Saiakera didaktiko honek gertakari eta bilakaera horien kontaketa egin gogo du, molde kronologikoan eta garaian garaiko lekukotasunekin, Pariseko Komunatik 68ko Maiatzera, deskolonizazio gerletatik Emmanuel Macronen agintaldiak eragin jazarpenetara. Ondare eta esperientzia horien guztien ezagutza gure jarduna elikatzeko baliagarri izanen delakoan.